2010/05/22

GELAKO LANA



Ikasturte honen hasieran mintzamena indartzeko asmoz sortu genuen ekintza hau. Talde lanari garrantzi handia eman genion elkarri laguntzeko aukera anitz sortzen direlako. Horretaz gain, gaur egungo gizartean preziatuak izan behar diren baloreak bultzatzen direlako: kooperazioa, eskuzabaltasuna, besteekiko errespetua, erantzukizuna...


Hiru zatitan banatzen genuen saio bakoitza:
1.- Kutxa zeritzon ekintza. Astero ume batek kutxa eraman du etxera eta berarentzako berezia zen zerbait ekartzen zuen gelako gainontzekoei erakusteko.
2.- Ekintza nagusia, ikasturte honetan komikiari lehentasuna eman diogu. Bi motako komiki landu ditugu: eskkuz egina eta digitala. Bietarako helburuak, ardurak, lanak eztabaidatu, proposatu eta banatu dira. Behin dena adostuta orduan bakoitzak bere banakako lanari ekin dio, hori bai laguntza elkarri emanez eta sormena handia sortuz.
3.- Bukatzeko saio bakoitzaren ebaluazioa egiten zuten.

0 IRUZKIN:

Publicar un comentario